Bertsozale jantzientzat
Bertsoak, barruak puntuz puntu jazten dituen bezala; puntuz puntu jantzi nahi du, PUNTUTAN dendak azala ere.
Bertsoak, hitzak, esaerak… hizkuntza bera oinarri hartuta sortuko diren diseinuekin marraztuko ditugu erropak. Puntuak harilkatuz koloreztatuko ditugu hitzak.
Bertsolariak, puntuz puntu osatzen dituzte bertsoak. Esaera zahar eta berriek, hitzen harian izkutatzen dituzte puntuak. Jostunak, puntuz puntu harilkatzen ditu ohialak. Puntuz puntu osatuko du, PUNTUTAN dendak, bere bidea.
Bertsozaleak eta lagunak dira PUNTUTAN denda sortu duten Eneko eta Unai. Elkarri puntuak jarriz, josi dute proiektua. Neurri, doinu, kolore eta irudi guztiak izango dira puntutan jarduteko gai.
Nabarmenak
Berriak

Bertso trama
Gai, istorio edo kontakizun baten inguruan oinarrituta, edo aitzakiatzat hartuta… bertsolariak pertsonaia baten lekutik edo paperetik jardungo dira. Zure herrian, festa edo gai baten inguruko

Errimak bi oinetan
Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du. . GARAI BATEKO ETA

bertso txiki, infernu handi
Zure herrian sortu eta bildutako irudiekin, bi bertsolari eta gaijartzaileak, bertso bidez infernuhandi bat sortuko dute. Herriko historia, istorioak eta herriko irudiak izango dira bertsotarako