Bidalketa baldintzak

Eskaerak, CTT EXPRESS banaketa enpresaren bitartez bideratuko dira.

Eskaerak jasotzen diren unetik, jasoko dituzun unerarte, 48-72 ordu izaten dira bataz beste. Eta bidalketan arazorik izango bada, zuekin jarriko gara harremanetan email bidez.

Eskatutako produktua agortua balego, zurekin harremanetan jarriko ginake, eta eskatutakoa modurik egokienean eta azkarrenean bideratuko genizuke.

Bestela, gure Donostiako Loiola auzoan kokatua den dendara hurbildu eta bertan jasotzeko aukera izango zenuke beti.

Ordainketa modua

Gure ONLINE dendan, egokien zaizun ordaiketa modua aukeratu zenezake:

Trasferentzia: Erosogo bazaizu, banku bidez trasferentzia bideratu zenezake; modu honetara, ez zenituzke zure banku daturik eman behar izango. Behin eskaera bideratuta, zurekin harremanetan jarri eta gure kontu zenbakia bideratuko genizuke bertara diru sarrera egin zenezan. Trasferentzia egin izanaren abisua jasotzen dugunean, jakinaren gainean jarri eta eskaera bideratzeari ekingo genioke.

Eskura(Kontrarenbolso): Ordainketa, eskaera jasotzen duzun unean egingo zenuke eskura. Kontutan izan behar duzu, dirua prest edukitzea eskaera jaso behar duzun lekuan izatea.

Kreditu txartela (Online ordainketa): edozein VISA, Mastercard edo 4B txartel bidez egin ahalko duzu. 
Ordainketa egiteko unean, txartelaren datuak sartu beharko dituzun bankuaren orrialdera bideratuko zaizu modu seguruan; eta ondorengo bankua bera izango da, zure bankuarekin harremanetan jarri eta ordainketa baimenak eskatuko dituena.
Txartelaren datuok, ez dira guregan inolako unean izango. Bestetik, ordainketaren inguruko komunikazio bide oro (nabigatzailearen, gure zerbitzari eta bankuko zerbitzariaren artekoak) SSL protokolo seguruak babesten ditu, nabigatzailearen oinarrian agertzen den kandatuaren imaginak adierazten duen bezela. Guzti honek, txartela bidezko ordainketa segurua, erosoa eta eraginkorra ziurtatzen du.

Ordainketak, eurotan egingo dira eta gure produktu guztiek BEZ zerga dute.

Itzultzeak

Ziur gaude eskatutako duzun produktuarekin pozik geratuko zarela; baina inoiz, itzultzea beharrezkoa izan litekeela, badakigu. Ondorioz, prozesua oso erreza da.

ITZULKETAK, DOAN IZANGO DIRA.

Itzuli nahi dituzun arropa(k) gure dendara bidali edo ekarri behar duzu. Bidalketa den kasuetan, arroparekin batera, orri batean idatzita, egin nahi duzun aldaketa ahalik eta garbien idatzia egon behar du. Zure arropak jasotzen ditugunean, berria prestatu eta gure kargu izango litzake berriz bidaltzea.

Hauxe da gurera bidaltzeko ipini beharreko helbidea: Puntutan – Unai Elizasu. Latxarien plaza 9. 20014 Donostia.

Harpidetu gure buletinera

Gustatuko litzaizuke gure azken berrien eta eskaintzen berri izatea?

Ez dugu spam-ik egiten! Irakurri gure pribatutasun politika , informazio gehiago lortzeko.