Jertse txanodun organikoan – biltzen bagara

32,80

Zalantzarik izanez gero, bidali mezu bat hemendik

Jertse leuna, goxoa eta erosoa. %80 kotoi organikoz eta %20a poliester reziklatuz egina.
Beñat Gaztelumendik, 2022ko bertsolari txapelketako finaleko ganbarako ariketan, “Irribarre konplizea egin diozue elkarri” gaiari erantzunez, ondorengo bertso hauek kantatu zituen eta azken puntua da diseinuaren oinarria.
Baloia borobila da ta nire hanka zapala
aspaldi ezagutua daukat porroten magala.
Jakin arren hamar urte besterik ez dauzkadala
jolas-orduko jokaldi bakoitza da azken bala. (bis)
Kanpora joan zait baloia hau da destinu zitala
ta Aritzek begiratu dit begietan ze ahala!
Ezpain ertzetik zuzendu dit irribarre zabala
eta sentiarazi nau onena banintz bezala. (bis)

Haurrontzat zailak baitira Iruña zein Donostia
beti bistan uzten dugu ustekabean uzkia
eta denera heltzen da futbolaren industria
gure ahalmen apurra nahiko genuke ustia. (bis)
Nik sarri baloiarekin egiten dut tupust ia!
Sentitzen dut amorrua antsia ta angustia
umea deitzen didate ahula, oilobustia
ta irribarre hori da falta zitzaidan guztia. (bis)

Ta gurutzatu ditugu bizpahiru begirada
babesa bidali nahian guk elkarren begitara.
Txiki eta txikituak maiz sentitu gara jada
ni txikia naizelako ta Aritz ere hala da. (bis)
Handiek, berriz, elkarri eupada ta besarkada
guri berriz bideetan dena oztopo ta traba.
Alperrik egingo dute irri bertatik bertara
haundiak ez dira haundi txikiak biltzen bagara. (bis)

SKU: P028-1-1-1-2-2-1-1-1-1-1-1-1-1 Kategoriak: ,
Alaitz A.
Alaitz A.
Verified ownerVerified owner
5/5
hilabete 1 ago
Elena Á.
Elena Á.
Verified ownerVerified owner
5/5
hilabete 1 ago
Elena Á.
Elena Á.
Verified ownerVerified owner
5/5
hilabete 1 ago

Informazio gehigarria

Koloreak

Beltza, Berdea, Gorria, Granatea, Gris argia, Gris iluna, Itsaso, izokin, Laku/milt, Morea, Sagardo, Urdina

Neurriak

S neska, S mutila, M mutila, M neska, L mutila, L neska, XL mutila, XL neska, XXL mutila